• OLAZTIKO UDALAK ERREGISTRO ELEKTRONIKOA JARRI DU MARTXAN

    Olaztiko Udalak, bere zerbitzuak zabaltzeko eta hobetzeko xedez, tresna hau prestatu du herritar guztiek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez instantziak aurkezteko aukera izan dezaten, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

    Tramitea egiteko interesa duen herritarra ziurtagiri digital ezagun eta baliozko baten bidez identifikatu beharko da.

    Eskaria aurkezteko jarraibideak (gaztelaniaz)

  • HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO BATAZ BESTEKO ORDAINKETA EPEA ARGITARATU DA, 2016ko 3. HIRUHILABETEARI DAGOKIONA

    Uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuan zehaztutako ordaintzeko batez besteko aldiak neurtzen du zor komertzialaren ordainketako atzerapena termino ekonomikoetan, ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeak, Kontratu Publikoei buruzkoa, eta abenduaren 29ko 3/2004 Legeak, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren kontrako neurriak ezartzen dituenak, ezarritako ordaintzeko legezko aldiaren adierazle ezberdin gisa.

    Irizpide ekonomikoak soilik jarraitzen dituen neurketa horrek balio negatiboak izan ditzake, ordaindutako eragiketetan nola ordaindu gabekoetan, baldin eta Administrazioak fakturak edo obra ziurtagiriak aurkeztu eta hogeita hamar egun natural igaro baino lehenago ordaintzen badu, edota informazioa bidaltzeko epea bukatutakoan, ordaindu gabeko eragiketetan, hogeita hamar egun horiek pasatu ez badira.

    2016ko hirugarren hiruhilabetekoari dagokion ordainketa epea argitaratzen da indarrean dagoen araudia betez. Ikus daitekeenez Udalak bere fakturak legeak ezartzen duen epean ordaindu ditu, faktura erregistratu denetik batazbeste 16,3 eguneko epean hain zuzen ere.

    2016ko 3. HIRUHILABETEKOA

    Kontzeptua Udala Musika Eskola Erburua Olazti S.L.
    Ordaindutako eragiketen ratioa (egunetan) -11,13 -22,00 -23,64
    Egindako ordainketen zenbateko osoa (eurotan) 130.132,33 40,13 20.701,43
    Ordaintzeko dauden eragiketen ratioa (egunetan) -20,05 0,00 -19,58
    Egiteko dauden ordainketen zenbateko osoa (eurotan) 18.676,69 0,00 1.674,06
    ENTITATE BAKOITZEKO HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO BATEZ BESTEKO EPEA (egunetan) -12,25 -22,00 -23,34

    HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO BATEZ BESTEKO EPE GLOBALA: -13,70 egun

  • 222/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena, oihaneko suteak prebenitzeko.

    Foru agindua hitzez hitz

  • UDALAK WEB ORRI BERRIA MUSTU DU

    Olaztiko Udalak udal web-orri berria estreinatu du. Aurrekoaren domeinua mantendu du www.olazti.com, baina www.olazti.eus domeinuarekin ere sar daiteke bertan.

    Animsak (Nafarroako Udal Informatika Erakundea) sortu du plataforma berria, eta diseinu eraberritua eta modernoaren aldeko apustua egin du, Nafarroako beste udalen web-orriekin bat eginez. Web-orri berriak —software librearekin eginda dago—modernizazioa dakar, gaur egungo eskaerei erantzuten die, eta diseinu erraza eta argia du Web-orriaren bidez gaurkotasuneko gaien berri eman nahi die Udalak herritarrei zein kanpotik datozenei, eta, aldi berean, udalarekiko harremanak erraztu eta udalaren eta herritarren arteko harremana bultzatu nahi du. Horregatik, alkatearekin zuzenean komunikatzeko kanal berri bat sortu da (Alkateak erantzuten du), eta iradokizunen postontzia mantendu da.

    Goitibeherako menu nagusia du, begi kolpe batean web-orriaren edukiera osoa ikusteko aukera ematen duena. Horri esker, erabiltzaileek interesatzen zaien informazioa azkar-azkar eskuratu ahal izango dute. Lehen orrialdean bisitarientzat baliagarriak diren gaiak daude (berriak, agenda, udal zerbitzuak, egoitza elektronikoaren sarrera, etab.), bai eta sare sozialetan sartzeko bidea ere.

    Web-orri berria proba-fasean dagoenez, baliteke akatsak edota eguneratu gabeko informazioa egotea. Hori dela eta, barkamena eskatzen dizuegu aldez aurretik.