• 2018KO INAUTERIA– III MOZORRO LEHIAKETA

    Heldu den otsailaren 17an, larunbata, izanen da karrozen inauteriaren barnean.

     2018 oinarriak-III mozorro lehiaketa

  • GAZTETXOKO ZERBITZUA– IZEN EMATEKO BIGARREN EPEA ZABALIK

    Bigarren epea berrireki egin da betetzeke dauden 45 plaza bete arte (11 plaza hutsik)

    OTSAILAREN 2AN, ZERBITZUAK BERRIRO IREKIKO DITU BERE ATEAK, ARRATSALDEKO 18:30ETATIK AURRERA, AKELARRE LUDOTEKAN

    12-16 URTE BITARTEKO GAZTEI ZUZENDURIKO UDAL ZERBITZU BERRIA, LUDOKETAN ESKAINIKO DENA.

    IZEN-EMATEA:

    -12 urtetik hastia eta 16 urte bete arte (2005-2001ean jaioak).

    – Izen-ematea Udaletxean urtarrilaren 16tik 23ra arte, 10:00etatik 14:00ak arte. Inskripzio orria bete beharko da (berrien kasuan) eta ordainketaren egiaztagiria aurkeztu.

    -Partehartzailearen gutxieneko kopurua, 10 gazte eta gehienezkoa, 30 gazte.

    -Otsailaren 2tik maiatzaren 27ra arte.

    Ostiraletan: 18:30etatik  21:30ak arte.

    Larunbatetan: 17:00etatik 21:30ak arte.

    Igandeetan:  16:00tatik 20:30ak arte.

    -Ordainketa:  17,00 €/ pertsonako eta 11,00 € , bigarren anai-arrebaren kasuan.

    Behin jarduera hasiz gero ez da dirurik bueltatuko.

    Inskripzio orria

  • UDAL KIROL INSTALAZIOEN GAINEKO ERREGELAMENDUA ETA UDAL KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA. BEHIN BETIKO ONESPENA

    Iragarkia, behin betiko onespena iragarriz, Udal kirol instalazioen gaineko erregelamendua eta Udal kirol instalazioak erabiltzeko tasask arautzen dituen ordenantza fiskalarena,  2018ko otsailaren 1eko 23 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua.

  • ABELTZAINENTZAKO ABISUA

    38. artikuluaren Udal Ordenantzaren arabera, honakoa JAKINARAZTEN DA:

    Bazkatzeko sasoiak, azienda mota eta haien kopurua finkatzeko, Olaztiko Udalak irizpide hauek ezarri ditu: “Aziendak urtarrilaren 20tik martxoaren 31a arte aterako dira menditik. Behor azienda salbuespena izanen da, larratzen utziko baitzaio sastrakak garbitutako aldean, hau da, Arkinozulo-Azkonetan (ahuntzendako behinolako itxidura)”.

  • 2018KO IHOTEAK–LARRU BANAKETA

    Ihoteetarako larruak ohi bezala Udaletxean banatuko dira urtarrilaren 30etik, asteartea, otsailaren 7ra arte, asteazkena, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte.

    Banaketa garaian lehentasuna izanen dute 13 urtetik gorako pertsonek, gazte eta helduen parte-hartzea bultzatzeko xedearekin.

    Hartzaileek 20 €ko fidantza jarri beharko dute eta larrua erabili ondoren itzuli egingo dena.

  • OIHAN APROBETXAMENDUAK ESLEITZEKO ENKANTE PUBLIKOA

    Olaztiko Udalak, behar bezala baimendurik, eskaintza itxiaren bidezko enkante publkoa egingo du ondoko oihan-aprobetxamenduak esleitzeko: Plegu Orokoarra.

    1. Lotea: 205 zuhaitz (33 aritz y 172 pago). Lizitazioaren hasierako prezioa: 6.758,09 € (Bezik gabe). Behin betiko fidantza: 135,70 €. 1 zenbakidun lotearen plegua

    2. Lotea: 224 zuhaitz (18 aritz y 206 pago). Lizitazioaren hasierako prezioa: 9.197,53 € (Bezik gabe). Behin betiko fidantza: 183,95 €. 2 zenbakidun lotearen plegua

    3. Lotea: 7.385 zuhaitz (pinuak). Lizitazioaren hasierako prezioa: 20.896,99 € (BEZik gabe). Behin betiko fidantza: 417,93 €.  3 zenbakidun lotearen plegua

    Baldintzen-orria: Olaztiko Udaletxean, web orrian eta Kontratatzeko Portalean.

    Proposamenak aurkezteko tokia eta epea, Olaztiko Udaletxean, 2018ko otsailaren 9ko 14:00ak arte.

    Eskaintza ekonomikoen irekitzea

  • GAZTETXOKO ZERBITZUA– IZEN EMATEKO BIGARREN EPEA ZABALIK

    OTSAILAREN 2AN, ZERBITZUAK BERRIRO IREKIKO DITU BERE ATEAK, ARRATSALDEKO 18:30ETATIK AURRERA, AKELARRE LUDOTEKAN

    12-16 URTE BITARTEKO GAZTEI ZUZENDURIKO UDAL ZERBITZU BERRIA, LUDOKETAN ESKAINIKO DENA.

    IZEN-EMATEA:

    -12 urtetik hastia eta 16 urte bete arte (2005-2001ean jaioak).

    – Izen-ematea Udaletxean urtarrilaren 16tik 23ra arte, 10:00etatik 14:00ak arte. Inskripzio orria bete beharko da (berrien kasuan) eta ordainketaren egiaztagiria aurkeztu.

    -Partehartzailearen gutxieneko kopurua, 10 gazte eta gehienezkoa, 30 gazte.

    -Otsailaren 2tik maiatzaren 27ra arte.

    Ostiraletan: 18:30etatik  21:30ak arte.

    Larunbatetan: 17:00etatik 21:30ak arte.

    Igandeetan:  16:00tatik 20:30ak arte.

    -Ordainketa:  17,00 €/ pertsonako eta 11,00 € , bigarren anai-arrebaren kasuan.

    Behin jarduera hasiz gero ez da dirurik bueltatuko.

    Inskripzio orria

  • DENBORALDIKO ABONAMENDUA: PUBLIKO HELDUENTZAKO IKUSKIZUNAK

    Kultur Etxeko programazioa gustokoa  duzu?

    Abonamendu berriaren abantailak eta deskontuak aprobetxatu!!!

    KUSKIZUNA

    Sarrera Soltea

    AURRETIK LEHATILAN
    Urtarrilak 19 Bakarrizketak:Susana Soleto eta Diego Pérez. 6 € 8 €
    Martxoak 9 Antzerkia: Salir de cuentas a los 50. 6 € 8 €
    Apririlak 21 Antzerki musikala: Ez dok Hiru 6 € 8 €
    Maiatzak 13 Musika: Puro Relajo 6 € 8 €

    GUZTIRA

    24 € 32 €

    4 ikuskizunen abonamendua: 20€

  • 2017-2018 DENBORALDIKO KIROL IKASTAROAK: BIGARREN ALDIRAKO IZEN-EMATEA ZABALIK

    Erburua udal kiroldegiak hainbat ikastaretan izena emateko aukera eskaintzen du, denboraldiko bigarren aldirako; hau da,  2018ko otsailatik maiatza arte.

    Hauexek dira eskaintzen diren ikastaroak:

    • indoor zikloa
    • yoga
    • pilates
    • aero dance
    • zumba
    • mantentze gimnasia
    • core-gap-hipopresiboak

    Informazio gehigarria eta izen-emateak Erburua kiroldegian eta 948 564 512 telefonoan egin daitezke.

    Izena emateko epea: urtarrilaren 15era arte.

    kartel iragarlea

  • ESKAINTZA EKONOMIKOAREN IREKIERA–KONTRATAZIOA, UDAL KIROLDEGIKO TABERNA-JATETXEAREN KUDEAKETARAKO ZERBITZUAREN KONTRATAZIOA

    Heldu den ostiralean, azaroaren 17an, goizeko 12:00etan udal kiroldegiko taberna-jatetxearen kudeaketa zerbitzua ematea aurkeztutako eskaintza ekonomikoa ireki eginen da Olaztiko Udal bulegoetan.