Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BALORAZIO TXOSTENAREN BERRIKUSPENA HASIERA BATEZ ONETSI DA

Olaztiko Udalak, 2018ko uztailaren 13an egin osoko ez-ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Olaztiko udal-mugarteko balorazio txostenaren 3. berrikuspenaren proiektua.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.