Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

HERRI LURRAK BAZKARAKO APROBETXAMENDUA 2018

Herri lurren aprobetxamenduak arautzen duen Udal Ordenantzaren 40. artikuluan ezarritakoa betetzeko, non Olazti/Olazagutiako baso komunalean aziendak libreki bazka ahal dezaten bete beharreko prozedura ezartzen den, komunalaren aprobetxamendu mota hau erabili nahi duten herriko abeltzainak deituak izan dira aldez aurretik aurkeztu behar diren agiriak aurkez ditzaten.

Azienda hauek baso komunalean bazkatu ahalko dira 2018ko martxoaren 31tik aurrera eta 2019ko urtarrilaren 20an atera beharko dira, zaldiak izan ezik, hauek 2019ko martxoaren 28ra arte egon ahalko dira betiere zehaztutako eremuan baldin badaude.

Aurkeztu beharreko agiriak hauxek dira:

-Bazkatzera bota diren azienda mota eta hauen kopurua.

-Abelburuen krotal zenbakiak.

-Osasun Kartilak.

Era berean gogorazi egiten zaie bazkatzeagatik ezartzen diren tasak Udaleanaitortutakoaren arabera pasako direla eta Udal Ordenantzan ezarrita dauden kopuruetan.