Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BEHIN BETIKO EMAITZAK-EKONOMILARI-KONTULARIAREN KONTRATAZIOA

2020/02/20an emandako alkatetza ebazpenean agindu zuen Olaztiko Udalean aritzeko kontularia aukeratzeko prozedura hastea aginduz, komisio-eginkizunetan dagoen funtzionarioa lanpostura itzuli arte bertan aritzeko, aldi baterako kontratu administratibo baten bidez, baita probak gaindituko duten hautagaiekin lan poltsa osatzea ere, suertatu daitezkeen balizko ordezkapenetarako.

Lanaldia osoan ariko da, astelehenetik ostiralera, lan ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko delarik. Ordainsaria Nafarroako Administrazio Publikorako ezarritako B mailari dagokiona izango da gehi Udal Plantillan ezarritako osagarriak.

Betekizunak:

  • Nazionalitate españarra duen 16 urte baino gehiagokoa.
  • Titulazioak: Enpresa Zientzietan diplomatua edo baliokidetzat jotako titulua; Gizarte eta Lege Zientzien jakintza-arloko ekonomia, enpresa, kontabilitate edo finantza arloko gradua; edo, Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Enpresa Zientzietako, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako lizentziaturako lehen hiru mailak gainditu izana.; edo, Titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria izatea.
  • Funtzioak betetzeko beharrezko gaitasun físikoa eta psikikoa izan, funtzio publikoetan aritzeko ezgaitugabea edo zigortugabea ez izatea edo Administrazio Publikoko zerbitzutik bereizgabea ez izatea.
  • Eskatutako euskara maila erakutsi (C1, EGA), agirien bitartez edo prestatuko probak gaindituz.
  • Lan eskatzaile bezala edo lan hobekuntzan izena emanda egotea.

Udalak Nafarroako Lan Zerbitzuan (Altsasuko bulegoan) lan eskaintzan zabaltzeko eskaera egin du. Izena emateko Udal Bulegoetan aurkeztu beharko da dokumentazioa.  Hortaz gain izena eman ahalko da Administrazio Prozeduran onartutako modu guztiak erabiliz. Eskaera kasu guztietan eredu ofizialean eginen da, martxoaren 4a baino lehen, asteazkena, 14:00ak arte.

Hautagaiek, eta behin deialdian onarturik, honako proba hauek gainditu beharko dituzte, puntuaziorik altuena lortzen duena kontratua izango delarik:

Proba teorikoa:  Deialdian ezarritako gaitegiaren inguruko ariketa. Gehiengo puntuaketa 40 puntu, gutxieneko 20 puntu.

Proba praktikoa: Ekonomia eta finantza-kudeaketarekin eta aurrekontu eta kontabilitate-kudeaketarekin lotutako kasu bat edo batzuk. Gehiengo puntuaketa 40 puntu, gutxieneko 20 puntu.

Lehiaketa: eskarmenduaren balorazioa. Gehienez 20 puntu.

Argibideetarako Olaztiko udaletxera deitu daiteke, 948 562 446 telefonora, bulego orduetan, 10:00etatik 14:00etara.

deialdiaren oinarriak

onartutako hautagaitzen zerrenda

Martxoaren 11ko 67-2020 Alkatetzaren ebazpenaren bidez, Kalifikazio Epaimahaiaren osaeran antzemandako akats bat zuzendu zen, honen kontra  dagokion errekurtsoa jarri ahal izan delarik. Ohar igarlea

Onartuen betiko zerrenda eta proba ezartzea

Kontulari-ekonomilariaren aukeraketan behin behineko emaitzak

Behin betiko emaitzak