Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EUSKARALDIA

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutuko da ekimena, eta euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzea du helburu, aurtengo leloak esaten duen moduan.

Euskaltzaleen Topaguneak eta euskaren lurralde guztietako erakunde publikoek bultzatzen dute egitasmo hau, eta, Olaztiko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin, herritarrei bertan parte hartzeko dei zabala eginez.

Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa soziala da, 16 urtetik gorako herritarrek euskararen erabilera bultzatzeko ariketa. Euskaraldiko partaideak beraien hizkunta ohiturak aztertu eta aukeran duten rolaren arabera arituko dira 15 egunetan. Aurreko edizioan bezala, bi rol izando dituzte aukeran izena eman dutenak.

  • Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egindo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa konpromisioan dago eta ez gaitasunean.
  • Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienenean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti nahiz eta parekoak gazteleraz erantzun. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.

         Izena emateko bi bide daude:

  • https:\\izenematea.euskaraldia.eus/ estekaren bidez
  • Herriko euskaraldiko batzordearekin harremanetan jarriz.

                                                  ANIMATU!!