Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

LENTZERIA IKASTAROA: IZENA EMATEKO EPEA LUZATU DA.

Lentzeria ikastaroan izena emateko epea urriaren 18ra arte luzatu egin da.

Ikastaro honi buruzko informazioa hauxe da:

Inskripzioa: Udaletxean, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00

Ordutegia:  astelehenetan (17:30-19:30)  eta ostegunetan (18:00-20:00) “Kamiogaina Jubilatuen Elkartean”, urritik maiatzera.

Prezioa eta ordaintzeko era:  105,00 €. Ordainketeen helbideratzea. 55,00€ ikastaroaren hasieran  eta 50,00 € abenduaren amaieran

Oharrak:

* Urtarrilean edo ondoko hilabeteetan matrikulatzen diren ikasleek urtarril horretatik aurrera ikastaroari dagokion tarifa ordaindu beharko dute. Ikastaroa hasi ondoren eta hurrengo urtarrila baino lehen matrikulatzen direnek ikastaro osoa ordaindu beharko dute.

* Tarifa seinalatutako epeetan ordaintzen ez dutenak ikastarotik kanpora aterako dira.

* Ikastaroaren hasieratik matrikulatu baina ikastaroan zehar alde egiten dutenek ikastaro osoa ordaindu beharko dute.

* Nolanahi ere, ikastaroa hasi ondoren, edozein arrazoi dela-eta hartara joaterik ez badute, ez zaizkie ordaindutako tarifak itzuliko..

* Tarifak ordaintzetik  salbuetsirik egonen dira diruz urri dabiltzala frogatzen dutenak; aldez aurretik eskari espresua egin baharko diote Udalari, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak  emandako txostena baliatuta.