Herri askotan bezala Olaztin ere suak pizten dira San Joan bezperan. Horretaz gain, erromerian joaten da jendea Batuekoko iturrira ekainaren 24tik gertuen dagoen larunbatean. Herritarrak, txistulariek lagunduta, Ziordiko mugan dagoen iturrira gerturatzen dira eta iluntzeraino luzatzen diren bazkari eta meriendetan parte hartzen dute. Tradizio handiko festa dugu hau, oso aspalditik antolatzen baita.