Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

URBASARA IGOERA PORTU ZAHARRETIK

Urbasa mendira igotzeko portu zaharreko bidea jarraituko dugu. Larre eta pagadiak zeharkatu eta Ursalto izenez ezagutzen den ur-jauzi ikusgarritik gertu igaroko gara. Ibilbide honek bista paregabeak eskaintzen dizkigu: Burundako bailara, Altzaniako mendiak eta Etxegarateko korridorea.

Distantzia: 6,8 kilometro
Malda: 350 metro
Ibilbidea egiteko denbora: 2 ordu eta 10 minutu

Urbasako bideaHerrigunetik abiatuta Urbasako errepidea hartuko dugu. Aurki San Sebastian ermitaren albotik igaroko gara. Baseliza honek inguruan duen auzoari ematen dio izena.

Pixka bat aurrerago eskuineko bideari eutsiko diogu, Egibelgo harrobirantz doanari hain zuzen. Berehala maldan gora abiatuko gara Portu Zaharra deitzen zaion bidetik. Urbasara igotzeko, ordea, bada beste aukerarik: errepidean gora jarraitzen badugu ur-biltegira iritsiko gara eta hortik Bidestu izenaz ezagutzen den xendatik joan gaitezke, Ursaltoraino eramango gaituena.

 Portu Zaharreko bidea hartuz gero, pagadian sartuko gara segituan eta bidean gora jarraituko dugu Troskera errekaren ondoan.

Ursaltoa

Bide honetatik gora jarraituta Ursalto izenaz ezagutzen den ur-jauzi ikusgarrira iritsiko gara. Garai euritsuetan ur kopuru handia ikusiko dugu harrietan zehar bidea eginez. Hotz handiarekin ur hau izoztu ere egingo da. Udan, ordea, ur arrastorik aurkitzea zaila izaten da. Nolanahi ere, inguruko paisaiaren edertasuna urtaro guztietan zehar mantentzen da.

Ursaltoa                 Ursaltoa

Errepidea gurutzatzen duten xendetan zehar gora eginez gero, Boketera iritsiko gara. Hala esaten zaioUrbasa mendiko sarrera estuari. Portu gainetik Olazti eta Burundako ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu eta baita Arabako Lautada eta Etxegarate inguruak begiztatzekoa ere. Behin Urbasara iritsita, mendi eder hau ezagutzeko hamaika modu topatuko ditugu.