- Inskripzioa: Urriaren 3tik 16ra arte. Udaletxean 9:00etatik 14:00etara, izena emateko fitxa osatuz. Izen-emateak urte osoan zehar onartuko dira, baldin eta plaza libreak badaude.
- Gutxieneko kopurua: 8 pertsona. Gehieneko kopurua: 18 pertsona
- Ordutegia: astelehen, astearte eta ostegunetan 17:30-19:30, Kultur Etxean urriaren 20tik maiatzaren 28ra.
- Hasiera: urriak 20
- Prezioa eta ordaintzeko era: 105,00 €. Ordainketeen helbideratzea. – 55,00€ ikastaroaren hasieran – 50,00 € abenduaren amaieran
- Oharrak:
* Urtarrilean edo ondoko hilabeteetan matrikulatzen diren ikasleek urtarril horretatik aurrera ikastaroari dagokion tarifa ordaindu beharko dute. Ikastaroa hasi ondoren eta hurrengo urtarrila baino lehen matrikulatzen direnek ikastaro osoa ordaindu beharko dute.
* Tarifa seinalatutako epeetan ordaintzen ez dutenak ikastarotik kanpora aterako dira.
* Ikastaroaren hasieratik matrikulatu baina ikastaroan zehar alde egiten dutenek ikastaro osoa ordaindu beharko dute.
* Nolanahi ere, ikastaroa hasi ondoren, edozein arrazoi dela-eta hartara joaterik ez badute, ez zaizkie ordaindutako tarifak itzuliko..
* Tarifak ordaintzetik salbuetsirik egonen dira diruz urri dabiltzala frogatzen dutenak; aldez aurretik eskari espresua egin baharko diote Udalari, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako txostena baliatuta.