Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Gomendioak abuztuaren 6, 7 eta 8rako aurreikusitako tenperatura altuentzako

Datozen egunetan tenperatura altuak aurreikusten direnez gero, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOIk) herritarren osasuna eta, bereziki, pertsona zaurgarrienena babesteko gomendio sorta bat helarazi digu beroaren ondorioak prebenitzeko.

  • Ura maiz edatea.
  • Alkoholaren eta kafeinaren gehiegizko kontsumoa saihestea.
  • Eguzkitik babestea (txanoa, eguzki krema, eguzkitako betaurrekoak eta abar erabiltzea).
  • Maiz freskatzea eta itzala bilatzea.
  • Inguruko pertsona zaurgarriak zaintzea (adinekoak, adin txikikoak…).
  • Adi egotea zorabioak, kalanbreak edo goragalea bezalako sintomei.  Sintomak okerrera eginez gero, jarri harremanetan osasun zerbitzuekin.                                                                                                                                                                                           Kontsultatu osasun zerbitzuetan sukar handia izanez gero, edo nahasmendua, edo kordea galdu baduzu.