Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

HERRITARREN ARRETARAKO BULEGO MUGIKORRA

ERBURUA kiroldegiko aparkalekuan jarriko da, uztailaren 8tik 11ra bitartean, 9: 00etatik 14:15era, honako izapide hauek egiteko:

  • Edozein administraziori helarazi nahi diozun dokumentazioa jasotzea. Erregistro-funtzioak eginez.
  • Administrazioari buruzko kexak eta iradokizunak jasotzea eta izapidetzea.
  • Zure nortasun digitala sortzeko eta erabiltzeko laguntza, Administrazio
    publikoekin Internet bidez izapideak egiteko gako bat.
  • Gainera, Nafarroako Gobernuaren hainbat zerbitzuren berri emango dute:
      • Familia ugariaren ziurtagiria
      • Familia gurasobakarren ziurtagiria
      • Familia ugarientzako eta familia gurasobakarrentzako laguntzak, entzumen-protesietarako, preskripzio optikoetarako eta ortodontziarako
      • Familia gurasobakarrentzako laguntzak kontziliazioan laguntzeko
      • Ehiza- eta arrantza-lizentzien tramitazioa
      • Gazteen garraio-txartelaren eskaera
      • Derrigorrezko ikasketen ondorengo ikasketetarako bekak
      • Gazte-txartela
      •  Osasun-karpeta