2025eko ekainak 30

HERRITARREN ARRETARAKO BULEGO MUGIKORRA

Foto noticia

ERBURUA kiroldegiko aparkalekuan jarriko da, uztailaren 8tik 11ra bitartean, 9: 00etatik 14:15era, honako izapide hauek egiteko:

  • Edozein administraziori helarazi nahi diozun dokumentazioa jasotzea. Erregistro-funtzioak eginez.
  • Administrazioari buruzko kexak eta iradokizunak jasotzea eta izapidetzea.
  • Zure nortasun digitala sortzeko eta erabiltzeko laguntza, Administrazio
    publikoekin Internet bidez izapideak egiteko gako bat.
  • Gainera, Nafarroako Gobernuaren hainbat zerbitzuren berri emango dute:
      • Familia ugariaren ziurtagiria
      • Familia gurasobakarren ziurtagiria
      • Familia ugarientzako eta familia gurasobakarrentzako laguntzak, entzumen-protesietarako, preskripzio optikoetarako eta ortodontziarako
      • Familia gurasobakarrentzako laguntzak kontziliazioan laguntzeko
      • Ehiza- eta arrantza-lizentzien tramitazioa
      • Gazteen garraio-txartelaren eskaera
      • Derrigorrezko ikasketen ondorengo ikasketetarako bekak
      • Gazte-txartela
      •  Osasun-karpeta

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen GAZTETXOKOA 2025-2026

GAZTETXOKOA 2025-2026

   GAZTETXOKOA 2025-2026 1.- Baldintzak: Zerbitzua 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzentzen da 2013 eta 2009 urteen artean jaiotakoei, biak barne. Jarduera hone...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
Cambiar mi consentimiento