OLAZTIKO IHOTEEN ELKARTEA

Antolakunde eta elkarte kulturalak

Olaztiko Ihoteen Elkartea 2018ko uztailean sortu zen, eta Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago, Helburu nagusia Olaztiko ihoteak antolatzea da:  Ihoteen eta maskaraden arteko truke kulturalak antolatzea, desfilea, herri bazkaria, etab.

Beste helburu batzuk:

  • Ihoteak antolatzen dituzten boluntarioen lana balioestea eta prestigio kultural eta soziala areagotzea.
  • Beste herri edo toki batzuetako inauterien arteko harremana, lankidetza eta trukea bultzatzea.
  • Ihoteei eta beren garapenari, hedapenari eta gozamenari mesede egingo dieten jarduerak eta ekimenak sustatzea eta babestea.

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
Cambiar mi consentimiento