Uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuan zehaztutako ordaintzeko batez besteko aldiak neurtzen du zor komertzialaren ordainketako atzerapena termino ekonomikoetan, ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeak, Kontratu Publikoei buruzkoa, eta abenduaren 29ko 3/2004 Legeak, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren kontrako neurriak ezartzen dituenak, ezarritako ordaintzeko legezko aldiaren adierazle ezberdin gisa.
Irizpide ekonomikoak soilik jarraitzen dituen neurketa horrek balio negatiboak izan ditzake, ordaindutako eragiketetan nola ordaindu gabekoetan, baldin eta Administrazioak fakturak edo obra ziurtagiriak aurkeztu eta hogeita hamar egun natural igaro baino lehenago ordaintzen badu, edota informazioa bidaltzeko epea bukatutakoan, ordaindu gabeko eragiketetan, hogeita hamar egun horiek pasatu ez badira.