Kulturalak

SANTA ANA ELKARTEA

Helburuak eta jarduerak: Elkartearen helburua mota guztietako kultur-jarduerak sustatu eta antolatzea da. Gastronomiaren inguruko jarduerak egin eta sustatzea. Bere bazkideentzako aisialdi eta kirol alorreko jarduerak sustatzea eta, ahal den neurrian, ongintza jarduerak sustatzea. Ordutegia: bazkideentzako erreserbatua. Helbidea: San Ignazio kalea 12 p.k. 31809 Olazti (NAFARROA)

SAN MIGUEL ELKARTEA

Jarduerak: Aisialdia, kultura eta kirol alorreko jarduerak antolatzen dituzte (pilota txapelketa eta beste hainbat). Helbidea: Vicente Argomaniz enparantza p.k. 31809 Olazti (NAFARROA)

KAMIOGAINA JUBILATU ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA

Jarduerak: mahai-jokoak, gimnastika ikastaroak, dantza, bazkariak, ikuskizunak, solasaldiak, haur eta gazteekin elkarbizitza etabar. Helburuak: herrian hirugarren adinari zuzendutako jarduera sozio-kulturalak koordinatzea. Adinduen arteko eta beraien ingurunearekiko harremanak sustatzea. 65 urtetik gorakoen eta orokorrean jubilaturik daudenen garapen pertsonalean lan egitea etabar. Helbidea: Kale Nagusia 51 (atzeko aldea) p.k. 31809 Olazti (NAFARROA) Telefonoa: 948 46 86 21
irakurri gehiago

SAKANAKO BELENZALEEN ELKARTEA

Presidentea: Felipe Orabengoa. 2002 urtean sortua, gaur egun 48 bazkide ditu. Olaztin eta beste hainbat lekutan egiten ditu erakusketak. Jarduerak eta helburuak: jaiotzen erakusketa eta hauek egiten ikasteko ikastaroak dira bere jarduerak: Eguberrietako erakusketarako paisaia desberdinetako dioramak eta maketak egiten dituzte eta diorama eta maketa hauek egiten ikasteko ikastaroak antolatzen dituzte. Helbidea: Kale Nagusia 51
irakurri gehiago