Antzinako bide bat berreskuratuko dugu, mendeetan zehar olaztiarrek, San Joan gauean, Batueko iturrian udako solstizioa ospatzera joateko erabiltzen zutena. Ibilbidea desagertutako baseliza baten ondoan kokaturik dagoen Belengo iturritik ere pasatzen da. Burunda ibaia ondoan izango dugu eta haritz amerikarrez osatutako…
ORNA, METALITURRI ETA BIRIGARAKO ZABALEKO PUTZUAK
San Migel elizatik abiatuko gara Burunda ibaiaren bailararantz. Ornara eta Koskobilora iritsiko gara. Koskobilon utzitako harrobi bat eta jada desagerturiko aztarnategi bat daude. Ornan, egun iturri bat besterik gelditzen ez den arren, antzina, Erdi Aroko herrigune bat zegoen. Ibilbidea harizti…
URBASARA IGOERA PORTU ZAHARRETIK
Urbasa mendira igotzeko portu zaharreko bidea jarraituko dugu. Larre eta pagadiak zeharkatu eta Ursalto izenez ezagutzen den ur-jauzi ikusgarritik gertu igaroko gara. Ibilbide honek bista paregabeak eskaintzen dizkigu: Burundako bailara, Altzaniako mendiak eta Etxegarateko korridorea. Distantzia: 6,8 kilometro Malda: 350 metro Ibilbidea…
PROPOSA ITZAZU IBILBIDE BERRIAK!
Olaztiko mendi taldeak orrialde bat sortu du facebooken interesa dutenek herriko mendietan zehar ibilbide berriak proposa ditzaten. Parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, ibilibideak proposatuz, argazkiak bidaliz e.a. Olaztiko mendi taldearen facebook orria: https://es-es.facebook.com/olazti.seccionmontana