Negua

INAUTERIA

Azken urteetan, txikiei bereziki zuzenduta dagoen astearte-inauteaz gain, inauteria bi larunbatetan ospatzen da. Lehen larunbatean Olaztiko ihotea ospatzen da, 1992. urtean berreskuratu zena. Inauteriko pertsonaia tradizionalak, “zamar handia”, “zamar txikia” eta “neskak”, herriko kaleetan zehar ibiltzen dira zalaparta atsegina sortzen joareekin. Herriko txarangak ere parte hartzen du festan. Inauteriko elementurik ezagunenetariko bat “zamarro” batzuek daramaten
irakurri gehiago

SANTA AGUEDA

Santa Ageda otsailaren 5ean ospatzen da eta festa handia da olaztiarrentzat, bereziki urtean 19 urte betetzen dituztenentzat. Bost egunez kintoak festako protagonistak izaten dira. Herriko auzokideek eta enpresek emandako dirua biltzen dute egun horiek ospatzeko. Festan ezinbestekoak dira txaranga, suziriak eta ardo zahatoa. Bai eta bazkari eta afari oparoak ere. Larunbatean, 19 urteko kintoez gain,
irakurri gehiago

SAN SEBASTIÁN

Urtarrilaren 20an San Sebastian auzoak festa txiki bat antolatzen du bere zaindariaren ohoretan. Izen bereko baselizan ofizioak ospatzen dira goizez eta arratsaldez eta auzokideek hamaiketakoa eta txokolatea eskaintzen diete bertaratutakoei.