BATUEKOKO ITURRIA

Olatzagutia - Leku interesgarriak

Olaztiarrentzat Batuekoko iturria oso berezia da, ur sulfuroso mota bat duelako, sufre asko duen ura ere esaten zaio, hidrogeno sulfuroa (H2S).

Ur mota hori, askotan arrautza ustelaren antzeko usaina duena, tratamendu terapeutikoetan erabiltzen da bere propietateengatik.

Izan ere, joan den mendean Ameskoako jendea etortzen zen lokatzarekin sendaketak egitera eta batueko ura edatera.

Batueko erromeria San Juan gauetik hurbilen dagoen larunbatean ospatzen da gure herrian.

 

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
Cambiar mi consentimiento