Bukatu dira ludoteka eta gaztetxokoa hartzen dituen erabilera anitzeko kulturgunea egokitzeko lanak, 77.863,50 euroko kostua izan dute.
Olaztiko Udalaren “Olaztiko erabilera anitzeko kulturguneko hobekuntza” proiektuak Landa Garapenerako Programaren diru-laguntza jaso du (49.046,52€). Programa Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsek (LGENF) eta Nafarroako Gobernuak (% 35) finantzatu dute. Programa honen bidez Europak landa-ingurunean inbertitzen jarraitzen du