Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2024-2025EKO GAZTETXOKOA

1- Baldintzak:

  • Zerbitzua 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzentzen da 2012 eta 2008 urteen artean jaiotakoei, biak barne.
  • Jarduera honen xede den taldea gutxienez hamar pertsonak osatuko dute, eta gehienez berrogetaimarrek.
    • Lehentasuna izango dute Olaztin erroldatutako gazteek eta dibortziatutako gurasoen edo antzeko egoeren adingabeek, baldin eta adingabea Olaztiko Udal Erroldan agertzen ez bada legezko zaintza dela-eta, baina bai legezko tutore bat.

2- Egutegia eta Ordutegia:

  • Egutegia: 2024ko urriaren 11tik 2025eko maiatzaren 17ra
  • Zerbitzua asteburuan emango da, ordutegi honekin:

Ostirala, 18:30etik 21:30era

Larunbatetan 17:00etatik 21:30era

Igandean 17:00etatik 21:00etara

  • Irekiera-data: urriaren 11n.

3.- Inskripzioa:

  • Izen-ematea 2024ko irailaren 23tik urriaren 4ra egingo da udal bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara. Izena emateko fitxa eta onarpen-orria beteko dira. Ordaiketa ere egingo da.
  • Inskripzioak urte osoan zehar onartuko dira, baldin eta plaza libreak badaude, eta ordainketaren zenbatekoa berbera izango da, inskripzio-data edozein izanda ere.
  • Dauden plazen kopurua baino eskari handiagoa badago, itxaron-zerrenda bat sortuko da.

4.- Ordainketa:

  • 5 €, bi anai-arreba edo gehiago 8 €
  • Ordainketa inskripzioarekin batera egingo da.
  • Tarifa ordaintzetik salbuetsita egongo dira, Udalak berariaz hala eskatuta, beren prekarietate ekonomikoa egiaztatzen duten pertsonak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek horretarako emandako txostenaren bidez.
  • Behin jarduera hasita, ez da dirurik itzuliko.