2026ko apirilak 24

ATZERRITARRAK ERREGULARIZATZEKO PROZESUA 2026

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentutik bidali digute informazio hori atzerritarrak 2026 erregularizatzeko prozesuari buruz.

Erregularizazio-prozesuari buruzko informazio-puntu ofizialak

Informazio puntua 012 telefonora deituz (948 012 012) edo aurrez aurre Iruñeko Herritarrentzako Arreta Bulegora eta Tuterako Herritarrentzako Arreta Bulegora.

1. Nafarroako Gobernuaren Atzerritartasun arloko Arreta eta Aholkularitza Zerbitzua. Zerbitzura joateko, hitzordua eskatu behar duzu honako bide hauetako baten bidez:

* Telefonoz: 848 42 09 11. 09:30etik 17:30era dei dezakezu.

* Hitzordu bat ere lor dezakezu (beste une baterako), astelehenetik ostiralera honako puntu hauetara eta ordutegi hauetan bertaratzen bazara:

– Iruña. Orreaga etorbidea, 4, behea. 09:30etik 11:30era.

– Tutera. Estanca kalea, z/g, behea. 11:30etik 13:30era.

– Lizarra. Garcia el Restaurados kalea, 4. 12:00etatik 14:00etara.

– Tafalla. Ama Nicol kalea, 15. 12:00etatik 13:00etara.

Hitzorduak iristeko hurrenkeraren arabera emango zaizkie ordu-tarte bakoitzeko gehieneko pertsona kopuru bati.

2. Nafarroako Gobernuaren Migrazioen arloko Oinarrizko Informazio eta Orientazio Zerbitzua (SIOB)

Zerbitzura joateko, hitzordua eskatu behar duzu telefonoz edo aurrez aurre:

* Iruña. 848 42 09 72. Orreaga etorbidea, 4, behea. Hoarioa: 09:30etik 17:00etara.

* Tutera. 848 433 661. Estanca kalea, z/g, behea. Ordutegia: 09:30etik 17:00etara.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
Cambiar mi consentimiento