Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KARTEL LEHIAKETAREN OINARRIAK:“SANTA ANA 2018”

Kartel lehiaketa Concurso carteles

1.- Lehiaketa honen helburua da 2018ko Santa Ana festak iragarriko dituen kartela aukeratzea.

2.- Lehiaketara aurkezten diren lanetan jorratutako gaiek lotura zuzena izango dute Olatzagutiko festekin.

3.- Kartela A-3 formatuan aurkeztuko da, eta bertan testu hau agertu beharko da:
Santa Ana 2018. Olazti.
Uztailaren 26tik 29ra
Del 26 al 29 de julio

4.- Hiru maila ezarri dira:
– 11 urte bitartekoak (2007. urtean jaiotakoak barne)
– 12 eta 14 urte bitartekoak (2006-2004 urte bitartean jaiotako haurrak, biak barne)
– 15 urtetik aurrerakoak (2003. urtean eta aurreko urteetan jaiotakoak).

5.- Materiala eta teknika libreak izango dira. Lana originala eta argitaratu gabea izango da, eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

6.- Lanak udaletxean aurkeztu beharko dira bulego orduetan (10:00etatik 14:00etara). Lanak aurkezteko epea ekainaren 18an amaituko da, 14:00etan.

7.- Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira, eta atzeko aldean lelo bat agertu beharko da. Honekin batera, kartazal itxi batean egilearen datu pertsonalak (izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa) emango dira, eta kartazalaren gainean kartelaren “leloa” eta egilearen jaiotako urtea jarri beharko dira.

8.- Lehiaketara aurkeztutako lanak galdu edo hondatzen badira, ez da antolatzaileen ardura izango.

9.- Behin lehiaketa amaitu ondoren, partehartzaileek hilabeteko epea izango dute saritutako izan ez diren lanak jasotzeko. Behin epe hori amaituta, egileek lanak erretiratzen ez badituzte, lanak jasotzeari uko egin diotela ulertuko da; hortaz, antolatzaileek askatasun osoz erabili ahal izango dituzte lan horiek. Gainera, egileek ez dute erreklamaziorik egiteko edo kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

10.-Olatzagutiko Udalak eskubidea du aukeratutako karteletan udal armarria jartzeko eta egokia iruditzen zaion edozein ikur, berak nahi duen lekuan.

11.- Kultura eta Festak lan taldeko kideek osatuko dute epaimahaia.

12.- Mailako sari bana emango da, eta sariak hutsik gera litezke, epaimahiak hala iritziz gero.
– 11 urte bitartekoak:50 €
– 12 eta 14 urte bitartekoak:100 €
– 15 urtetik gorakoak:150 €
Saria jasotzeko, irabazleek Olaztiko Udalarekin dituzten betebehar fiskalak eguneratuta izan beharko dituzte.

13.- Olatzagutiko Udalak kartel sarituen nahi adina erreprodukzio litografiko edo bestelakoak egin ahal izango ditu, nonahi erabiltzeko, eta egileek ez dute inolako erreklamaziorik egiterik izango.

14.- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea eta epaimahaiaren erabakiekin ados egotea dakar berarekin.

15.- Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da jasotako datuak udal titulartasuna duen fitxategi automatizatu batean sartuko direla, helburuaren arabera. Halaber, jakinarazten da aukera dagoela datu horietara heltzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezeztatzeko, Olaztiko Gartzia Ximenez plazan kokatuta dagoen Udal Erregistro Orokorrera jota.