2026ko SANTA ANA: KARTEL LEHIAKETA
1.- Lehiaketa honen helburua da 2026ko Santa Ana festak iragarriko dituen kartela aukeratzea.
2.- Lehiaketara aurkezten diren lanetan jorratutako gaiek lotura zuzena izango dute Olazriko festekin.
3.- Kartela A-3 formatuan aurkeztuko da, eta bertan testu hau agertu beharko da:
Santa Ana 2026. Olazti.
Uztailaren 23tik 26ra
Del 23 al 26 de julio
Irabazleek multimedia-teknikak erabiltzen badituzte, Udalak lanaren bertsio digitala eskatu ahal izango du, formatu handiko inprimatze-kalitatearekin.
4.- Hiru maila ezarri dira:
– 11 urte bitartekoak (2015ean eta ondorengo urteetan jaiotako pertsonak)
– 12 eta 14 urte bitartekoak (2014-2012 urte bitartean jaiotako haurrak, biak barne)
– 15 urtetik aurrerakoak (2011. urtean eta aurreko urteetan jaiotakoak).
5.- Materiala eta teknika libreak izango dira. Lana originala eta argitaratu gabea izango da, eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
6.- Lanak udaletxean aurkeztu beharko dira bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Lanak aurkezteko epea ekainaren 25ean amaituko da, 14:00etan. Erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira.