Fernando Redón eta Javier Guibert arkitektoen lana da eta 1964. urtean eraiki zen.
Cementos Portland lantegiak zuhaitz asko zituen eta parke zabal batean egin nahi izan zuen eraikina, Olaztiko herritarren ohiko biltokia izan zedin.
Estalkia da eraikinaren ezaugarririk nabarmenena. Gailur inklinatuak dituzten bi isurkik osatzen dute, haien artetik argia sar dadin, bata bestearen gainean jarrita. Barneko eremuak zenbait mailatan banatuta daude, estalkien azpian. Egitura hormigoi armatuzko portikoek osatzen dute, arrain baten hezurduraren modura antolatuak eta estalkien maila-lerroen parean. Egitura guztia agerian dago, kanpoko zein barneko aldean.
Testu hau Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, bere komisariotzaren bidez, antolatutako “Registro de Equipamientos de la Fundación Docomomo Ibérico en el País Vasco y Navarra” izeneko erakusketan jasota dago. Elkargo Ofizialaren komisariotza Jesús Martín Ruiz, Gabriel Ruiz Mújica eta David Sánchez Bellido arkitektoek osatzen dute.