Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BEHIN BETIKO EMAITZAK-BEHIN BEHINEKO EMAITZAK-OLAZTIKO IGERILEKUETARAKO LANGILEEN KONTRATAZIOA

102/2021 alkatetzaren ebazpena, aurtengo igerilekuetako langileak aukeratzeko prozedurari bukaera emanez.

Igerilekuak uztailaren 1n, osteguna, irekiko dira.

96/2021 alkatetza ebazpena, Olazti/Olazagutiako igeriluetan aritzeko beharrezko den langileria aukeratzeko prozeduraren behin behineko emaitzak onartuz.

Olazti/Olazagutiako Igerileku publikoetarako behin behineko langileak kontratatzeko prozesuaren barnean proba teorikoaren eta merituen emaitzak.

Euskara proba ekainaren 17an, osteguna, goizeko 9:etan Olazti/Olazagutiako Kultur Etxean izanen da. Zerrendan asteriskoarekin ageri direnak egin beharko dutelarik.

 

Olaztiko jardungo Alkateak 2021erako udal igerilekuetan aritzeko behar diren langileak kontratatzeko oinarriak onartu ditu.

Hauek dira beteko diren lanpostuak:

– 2 sorosle,

– 2 atezain/garbitzaile 

– lanaldi partzialean, asteburuetarako garbitzaile bat.

Kontratuak hiru hilabete ingururako sinatuko dira eta lan edo zerbitzu jakin baterako kontratu tenporalean jasoko dira, lanaldia egun osoko izanen delarik (asteburuetarako garbitzailearena salbu).

Eginkizunak, ordutegia eta soldata deialdiaren oinarrietan ezarritakoa izanen da.

Dagoeneko Nafarroako Lan Sarean hautagaien zerrenda osatzeko eskatu du, lan eskatzaileak izanda, hautagaiek lanpostu bakoitzerako eskatu diren baldintzak bete beharko dituztelarik.

Altsasuko Lan Bulegoan izena emateko epea ekainaren 9an bukatuko da, asteazkena, 14:00etan. Eskaera, baldintzetan ezarritako eredu ofizialean aurkeztu beharko dena, bizitza laborala eta aipatuko dituen merituen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Deialdiaren oinarriak

Alkatearen ebazpena

Eskaera orria