Liburutegia kultur etxeko bigarren solairuan dago eta 83 eserleku dauzka irakurtzeko, hainbat eremutan antolatuta: helduendako eremua, haurrendako eremua, hemeroteka, mediateka eta ikasteko eremua. Liburutegiko fondoa 13.000 liburu baino gehiagokoa da eta, honetaz gain, 50 aldizkako-argitalpen jasotzen dira. Liburutegiko fondoa webgune honetan kontsulta daiteke.
Zerbitzu hauek eskaintzen ditu: liburuak kontsultatu eta maileguan hartzeko aukera, Interneten sartzeko aukera eta norberaren lanak egiteko aukera libre dauden ordenagailuetan. Horretaz gain, bideoteka eta fonoteka ere badago.
Urte osoan zehar irakurketa bultzatzeko ekitaldiak antolatzen ditu, esate baterako, ipuin kontalarien saioak, sormen tailerrak edota irakurleen kluba.
- Neguan: 14:00etatik 20:00etara
- Udan: 08:30etatik 14:30etara
Helbidea: Orreaga kalea 3, 2 p.k. 31809 Olazti (NAFARROA)
Telefonoa: 948 37 14 44
E-Posta: bibliola@cfnavarra.es