Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

DATOZEN EGUNETAKO TENPERATURA HOTZEN ETA GOMENDIOEN INGURUKO INFORMAZIOA

Aurreikuspenen arabera, datozen egunak ez dira ohikoak izango, batez ere Nafarroako iparraldean, eta horrek eragina izan dezake osasunean. Hori dela eta, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak gomendio hauek ematen ditu:

  • Kanpoaldean, sudurretik hartu arnasa, eta ez ahotik; izan ere, airea berotu egiten da sudur-hobietatik igarotzean, eta, horrela, biriketara iristen den hotza gutxitu egiten da.
    Kontuz ibili kaleetan izotza badago.
  • Hotzarekin lotutako lesioen ehuneko handi batek izotz-plaken gainean irrist egitean izandako erorketekin du zerikusia. Erabili oinetako irristagaitzak, ahal bada.
  • Kontuan izan behar da arropa fineko geruza batzuek lodi bakar batek baino gehiago babesten dutela, aire isolatzaileko kamerak eratzen baitituzte haien artean.
  • Etxean edo tximinian sutontziak erabiltzen badituzu, aireztatu gela maiz, CO metatzea saihesteko. Aireztatu etxea gutxienez egunean bitan, 15 minutuz, airea berritzeko. Itzali berogailu elektrikoak eta gasezkoak gauez.
  • Ez hartu sendagairik mediku-errezetarik gabe; kontuan izan sendagai batzuek hotzarekiko esposizioak eragindako arazoak azkartzen dituztela.
  • Hartu askotariko elikadura, egunero fruta kontsumitu. Edan likidoak, nahiz eta egarririk ez izan, batez ere ura eta edari beroak, eta ez edan alkoholik, hotz-sentsazioa gutxitzen baita.
  • Etxetik irten aurretik, eguraldiaren iragarpenei buruzko informazio egokia izan behar duzu beti.
  • Edozein pertsonak izan dezake tenperatura baxuekin lotutako arazoren bat, baina saiatu arreta handiagoa eskaintzen hotzarekiko kalteberatasun-egoeran egon daitezkeen pertsonei.
  • Behar izanez gero, jarri harremanetan zure osasun-profesionalarekin.
  • 65 urtetik gorako pertsonei eta gaixotasun kronikoren bat dutenei (bihotz-biriketakoa, metabolikoa eta immunodeprimituak) gripearen aurkako txertoa jartzea gomendatzen da.                                                                                                                                     Informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren webgunea kontsultatu.

Gomendioei buruzko bandoa.