Hirugarren sektorea oso garrantzitsua da herrian. Izan ere, biztanleen %46 baino gehiago sektore honetako jardueraren batean ari da lanean.
Azpimarratzekoa da merkataritzako gaien errepide bidezko garraioak duen garrantzia. Herrian badaude errepide bidezko bi garraio-enpresa garrantzitsu, bai eta garraiolarien kooperatiba bat ere. Azken honek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, esate baterako bazkideak erregaiaz hornitzeko.
Merkataritzako jarduerei dagokienez, establezimenduen ia % 90 txikizkako merkataritzakoak dira eta gainerakoak (% 10) handizkako merkataritzakoak eta bitartekariak.
2009. urtean herrian dauden txikizkako establezimenduen zerrenda (ostalaritzakoak ez direnak):
Elikagaiak, edariak eta tabakoak:
- Janari-edariak: 3.
- Harategiak: 2.
- Arraindegiak: 1.
- Frutadendak: 1.
- Okindegiak eta gozodendak: 3.
- Estankoak: 1.
Bestelako produktuak:
- Etxeko ekipamendua: 3.
- Botikak: 2.
- Ehungintza eta jantzigintza: 1.
- Erregaiak: 3.
- Ibilgailuen osagarriak, ordezko piezak eta haien konponketa: 2.
- Paperdenda eta prentsa: 1.
Beste establezimendu batzuk:
- Edertasun zentroak eta ile-apaindegiak: 6.
- Hortzetako klinikak: 1.
- Hizkuntza ikastegiak: 1.
- Banketxeak: 2.
Ostatu-establezimenduei eta jatetxeei dagokienez, Olaztik eskaintza zabala du gaur egun: bederatzi taberna, hiru jatetxe, bi landa-etxe, hotel bat eta hostal bat.
Ezin da ahaztu herriaren kokapen estrategikoak, hiriburuetara hurbiltzen duten garraiobideen alboan eta Altsasu eskualde burutik gertu, oztopatu egin duela herriko merkataritza sektorearen garapena eta horrek azken urte hauetan hainbat establezimendu ixtea ekarri du.