Guaixe aldizkarian argitaratutako erreportaia Diario de Noticias egunkaria argitaratutako erreportaia (gazteleraz)
UDALETXEA
Egun udal bulegoak hartzen dituen eraikina 1920. urtean eraikia da eta Etxabarri familiaren etxebizitza izan zen (Etxabarri familia izen bereko zerrategiaren jabea zen). Interes handiko eraikina da, ez baita oso eraikin ohikoa landa-ingurunean: ez ditu herri eraikinen ezaugarriak, “kultu”-enak baizik,…
CLINKER CLUB
Fernando Redón eta Javier Guibert arkitektoen lana da eta 1964. urtean eraiki zen. Cementos Portland lantegiak zuhaitz asko zituen eta parke zabal batean egin nahi izan zuen eraikina, Olaztiko herritarren ohiko biltokia izan zedin. Estalkia da eraikinaren ezaugarririk nabarmenena. Gailur…
SAN SEBASTIAN ERMITA
Baseliza hau izen bereko auzoan dago, Urbasako errepidearen ondoan. Eraikinak bost ataleko habearte handi bat du. Kanpoko hormetako kantoiak harlanduzko kateekin luzituta daude. Belengo Ama Birjinaren tailua gailentzen da baselizako barnealdean. Tailua gotikoa da, XV. mendearen lehen herenekoa. Eredu germaniarrei…
SAN MIGEL ELIZA
Tamaina handiko gotorleku-eliza da. Harriz egindako eraikina da, XVI. mendekoa, geroago egindako zaharberritze-lanen aztarnekin. Sei ataletan banaturiko habeartea du eta burualde poligonala. Habeartearen lehendabiziko bost atalak fajoien gainean dagoen kanoi zorrotzeko gangarekin estalirik daude eta gurutze ganga izartsuarekin gainerakoak (habeartearen…
BURUNDA IBAIAREN GAINEKO ZUBIA
Harlanduz eta harlanduxkoz egindako zubia Burunda ibaiaren gainetik pasatzen da. Bi arku ditu eta Alduia parajean dago, Ziordira daraman bidean. Ondo kontserbatuta dago.