Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SAN MIGEL ELIZA

Tamaina handiko gotorleku-eliza da. Harriz egindako eraikina da, XVI. mendekoa, geroago egindako zaharberritze-lanen aztarnekin. Sei ataletan banaturiko habeartea du eta burualde poligonala. Habeartearen lehendabiziko bost atalak fajoien gainean dagoen kanoi zorrotzeko gangarekin estalirik daude eta gurutze ganga izartsuarekin gainerakoak (habeartearen azkeneko atala eta atzealdekoa).

Elizara erdi-puntuko arkua duen Epistolaren aldean dagoen atetik sartzen da. Sarrera baino lehenago zutabeen gainean dagoen elizpea dago gurutze gangarekin estalia eta haren gainean, kanpandorrea.
Barnealdean aipatzekoa da erretaula nagusia (XVI-XVIII mendeak). Haren egilea Segurako Diego de Mayora eskultorea izan zela uste da. Bankuak, bi pisuko bost kalek eta atikoak osatzen dute. Bankuan eta kanpoko kaleetan erliebeak tartekaturik daude erdiko kale eta aldeetako kaleetako bultu irudiekin. Bankuan Kristoren Pasioaren pasarteak (Ehorzketa Santua eta Azken Afaria) eta lau Ebanjelariak irudikatuta daude. Lehen pisuan arkanjelua dago titular gisa, eta Pedro eta Pablo apostoluak, bai eta Gargano mendiko legendaren bi pasarte ere. Hurrengo pisuan Jasokundearen Ama Birjinaren irudia dago eta haren ondoan santu pare bat, Mariaren Deikundea eta Jaiotza. Atikoan Kalbarioa dago, aldeetan bi apezpiku santu dituela.