Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2017 URTEKO LURRAREN KONTRIBUZIOA ETA JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da lur-ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2017ko azaroaren 8tik abenduaren 31ra bitartekoa izanen dela. JEZaren kasuan epe hori 2017ko azaroaren 23tik 2018ko urtarrilaren 11ra bitarte luzatuko da.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo web atari honen egoitza elektronikoaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2017ko azaroaren 21ean kargatuko dira kontuetan, kontribuzioaren kasuan, eta abenduaren 11n, JEZaren kasuan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.