Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2018 urteko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2018ko martxoaren 12tik apirilaren 30era bitartekoa izanen dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo web atari honen egoitza elektronikoaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2018ko apirilaren 11n kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.