Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KONTRATAZIOA, UDALEKO ERAIKINETAKO BEROGAILU INSTALAKUNTZEN MANTENIMENDUA ESLEITZEKO

Olazti/Olazagutiako Udalak, Udal eraikinen berogailu instalakuntzen mantenimendurako zerbitzua esleitzeko prozedura hasi du.

Kontratatzeko prozedura: Negoziatua iragarpen komunitariorik gabekoa.

Kontratuaren xedea: Olazti/Olazagutiako Udal eraikinen berogailu instalakuntzen mantenimendua zerbitzua esleitzea. 

Esleipenaren aurrekontua: 23.952,00 euro, beza kanpo (% 21). Esleipenaren kopuruaren % 4ko fidantza aurkeztu beharko da.

Gauzatzeko epea: Kontratua esleitzen denetik urte bateko epea, luzagarria gehienez lau urtez.

Eskaintzak aurkezteko epea: maiatzaren 11ko 14:00etan bukatuko da.

Eskaintzak aurkezteko tokia: Olazti/Olazagutiako Udalaren Erregistroaren Bulegoan, edo bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehazturiko moduan.

Informazio gehiagorako deitu 948 562 446 telefonora.

Plegu osoa

Baldintza tekniko eta administratiboak