Olazti/Olazagutiako 3 poligonoaren 653, 654 eta 655 partzeletarako aurkeztutako proposamena, Hiri Lurrei dagozkion hirigintza xehetasunen edozein motatako aldaketak ezarritako betebeharrekin izapidetu beharko da, hau da, Hirigintza Jarduketa Plan Berezi baten bitartez hain zuzen.
Prozedura honek gizarte eragileekin partehartze prozesua ezartzen du. Horretarako heldu den asteazkenean, goizeko 13:00etan bilera informatiboa izanen da Olazti/Olazagutiako Udaletxean, non ikututako gizarte eragile guztiak konbidatuak izan diren.