“CHOLITAS”. Dokumentala
2020eko martxoak 6 | 19:00
Casa de Cultura

Zuzendaritza: Jaime Murciego Tagarro eta Pablo Iraburu Allegue. 2019, 80 minutu
Epaimahaiaren saria Bilboko Mendi Film Festibalean
Gonbidapenak udaletxean eta proiekzioaren egunean 18:30ean Kultur Etxean jasoko dira. Gehienez lau gonbidapen pertsonako
Egitasmo dokumental honek espedizio oso berezi baten nondik norakoak azaltzen ditu. Jomuga, Amerikako mendirik altuena da: Aconcagua. Boliviako hainbat emakume indigena dira espedizioko kideak. Haien irudia harrigarria da, izotz hormetan gora eginez, kolore biziko gona tradizionalak soinean dituztela. Eskalatzaile soilak baino gehiago dira, emakume ausartak dira; eta mendia, haientzat, askatasunerako lurralde bat da, zoriontsu eta bizirik sentitzeko eremua.