2020ko urtean egur lotea eskatzeko epea heldu den apirilaren 30ean, osteguna, bukatuko da. Izen emateko 948 562 446 telefonora deitu beharko da, goizeko 10:00etatik 14:00etara.
Motozerraren erabilpenari buruzko ikastaroan ere ahalko da izena eman (6 ordukoa, gutxienez 10 lagun)
Lotearen prezioa 25 €takoa da, horietatik 10 € udaletxean ordaindu beharko dira, alarma egoeraren ondorioz gaur egun bizi dugun egoera bere onera bueltatzean, betiere loteen zozketa egin aurretik (ekainaren erdialderako aurreikusirik); gainontzekoa ohi bezala zozketa egunean ordainduko da.
Zozketa aldez aurretik iragarriko da ohiko moduak erabiliz.