Agenda
Olaztin antolatuko diren hurrengo jarduerak.
Iragarki-taula
Deialdiak, lehiaketak, sariketak.
Berriak
Gure herriari buruzko gaurkotasuna.
Alkateak erantzuten du
Galderak edo iradokizunak Alkateari.
Udal Zerbitzuak
Udal Zerbitzuei buruzko argibideak.
Iradokizun postontzia
Bidali zure galderak eta iradokizunak udaletxera.
Egoitza elektronikoa
Udaleko lehiatila, 24 orduko zerbitzua etxetik bertatik.
Eskabideak
Eskabide ereduak.
Azken berriak
UDAL IGERILEKUETAKO TABERNA ERRENTAN
Interesdunak, baldintzen plegua eskura dezakete udaletxean, Nafarroako Gobernuko kontratazio-atarian edo ondorengo loturan: igerilekuetako tabernaren baldintzen plegua 2025 Proposamenak Olaztiko udaletxean aurkeztu behar dira, ekainaren 16ko 14:00ak baino lehen.
2025eko UDAN EUSKARAZ: INFORMAZIO BILERA

Ekainaren 19an, ostegunarekin, 19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian informazio bilera. Fitxa
SANTA ANA: TXIKIENTZAKO ZAPIAK

SANTA ANA ZAPIAK 2024. URTEAN JAIO DIRENENTZAT. Udalak 2024. urtean jaiotako haurrei Santa Ana festetara ongi etorria emateko zapia oparituko die. Zapia jaso nahi dutenek izena eman beharko dute Udaletxean uztailaren 11 baino lehen. Bando
BANDOA: ZEZENSUZKOA

Aurtengo festetan zezensuzkoa eramateko pertsona bat behar da. Egunero 30,00€ gordin ordainduko da eta egun hauek izango dira (7 egun): – Uztailaren 24, 25, 26 eta 27an. (Santa Ana). – Irailaren 26, 27 eta 28an. (San Miguel). BANDOA
BANDOA: ETXEETAKO EGUR LOTEAK 2025-Zozketa

Aldez aurretik izen emandakoek egur loteen zozketa izanen dute heldu den ekainaren 20an, ostirala, kultur etxeko areto nagusian Lotea esleitzean kostuaren gainontzeko 15,00 € ordaindu beharko dira. Bandoa
UDAL IGERILEKUETAKO SOROSLEAK KONTRATATZEA 2025rako

Erburua Olaztiko lehendakariak, 2025erako udal igerilekuetan aritzeko behar diren sorosleak kontratatzeko oinarriak onartu ditu. Hauek dira beteko diren lanpostuak: – 2 sorosle Baldintzak Nafarroako Gobernuak eskatutako sorospeneko titulazioa Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea. B2 euskararen ahozko ezagutza…
SANTA ANA 2025: KARTEL LEHIAKETA

Lehiaketa honen helburua da 2025eko Santa Ana festak iragarriko dituen kartela aukeratzea. Lehiaketara aurkezten diren lanetan jorratutako gaiek lotura zuzena izango dute Olatzagutiko festekin KARTEL LEHIAKETA-OINARRIAK
Deialdia, lan poltsa bat osatzeko, kontulari ekonomialariaren lanpostua aldi baterako betetzeko. Behin betiko onartuen zerrenda eta azterketaren data.
2025eko maiatzaren 8ko 90 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia. Olaztiko Udalak, 2025eko apirilaren 14ko alkatearen 159. Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen: –Lan poltsa bat osatzeko deialdia, kontulari ekonomialariaren lanpostua aldi baterako betetzeko. Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 23an…
Deialdia, Olaztiko Udalaren zerbitzupeko funtzionario-erregimenean, udal- eta herri-eraikinetako garbiketa-langile lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko.
Olaztiko Udalak, otsailaren 24ko 97/2025 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez (2025-03-13ko 50. NAOn argitaratua), Olaztiko Udalaren zerbitzupeko funtzionarioen erregimenean eraikin eta bulego publiko eta munizipalak garbitzeko langile plaza bat betetzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu zituen. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako hauek…