UDALAK DOMINGO BADOS IKASTETXEKO AGERTOKIAREN IRISGARRITASUNA HOBETU DU

urria 2, 2018

Domingo Bados ikastetxe publikoan irisgarritasuna hobetzeko, bertako agertokira igortzeko arrapala bat egin da. Lan hau J.J. López de Goikoetxea San Romanek egin du eta 1.545 euroko kostua izan du, BEZ  kanpo.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak behin-behinean 1.480,49 euroko diru-laguntza  onartu du lan honetarako. Aipatu laguntza Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendari Nagusiaren 400/2018, ekainaren 14koa, ebazpenaren bidez onetsi da.

 


<< atzera