Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

GEHIEGIZKO TENPERATURAK OSASUNEAN DITUEN ONDORIOAK PREBENITZEKO PLANA 2023

ALERTA GORRIA ABUZTUAREN 8 ETA 9RAKO

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak alerta gorri baten berri ematen du abuztuaren 8rako eta 9rako, Nafarroako Osasun Publkoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emana, eta, aldi berean, egun horietarako gomendioak ematen dizkie herritar guztiei.

 Gomendioak

 

Maiatzaren 16an abian jarri zen “Gehiegizko Tenperaturek Osasunean dituzten Ondorioak Prebenitzeko Jarduketen Plan Nazionala” eta irailaren 30era bitarte egongo indarrean. Esteka honetan ikus daiteke.

  • Aurten, Ministerioak tenperatura atalaseak eta alerten sistemak eguneratu ditu autonomia-erkidego guztietan.
  • Nafarroan ezarritako gehieneko tenperatura 34 ºC da.
  • Hiru arrisku mailei eutsi zaie, gehieneko tenperatura soilik kontuan hartzen duen algoritmo baten arabera kalkulatuak. 0 alerta-maila, berdea, alertarik ez; 1 maila, horia, arrisku baxuko alerta; 2 maila, laranja, arrisku ertaineko alerta; 3 maila, gorria, arrisku handiko alerta.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak kanpainari aurre egiteko behar den informazioa jakinarazi du, baita alertaren bat aktibatzen den uneetan sortzen dena ere.

Bero-boladek bizilagunen osasunean eragiten dituzten ondorioez jabetu behar dute toki-entitateek, eta haien mendeko neurriak hartzeko erantzukizuna hartu behar dute beren gain.

Gehigizko tenperaturak Nafarroan osasunean dituen ondorioak prebenitzeko plana 2023