Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

LANDA UNITATEAK NANe ETA/EDO PASAPORTEA OLAZTIN LORTZEKO

Unitate mugikor bat jarri da martxan, NANe eta/edo pasaportea egintza bakar batean emateko eta entregatzeko, bai eta NANe ziurtagiri elektronikoak berritzeko ere, olaztiarrek Olaztitik irten beharrik izan gabe.

Dokumentazio Ibilgailu Integral (VIDOC) horri esker, edozein bizilagunek egin ahal izango ditu gaur egun Iruñeko  Unitatean egiten diren izapideak bertara joan beharrik izan gabe.

Adierazitako edozein gestio egin nahi dutenek Udaletxean eskatu beharko dute martxoaren 26an, asteazkena, baino lehen aurrez aurre (9:00-14:00 ordutegian), telefonoz (948 56 24 46) edo eskaera elektronikoaren bidez (olazti@olazti.com).

Interesdunek jakinarazpenetarako harremanetarako telefonoa edo helbide elektronikoa, izen-abizenak, NAN zenbakia eta egin nahi duten izapidea jasota utzi beharko dituzte.

Izena eman dutenei, hitzordua hitzartu ondoren jakinaraziko zaie.

informazio bandoa