Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

DEIALDI BERRIA, LEHEN MAILAKO IGELTSERO OFIZIALA LDI BATERAKO KONTRATATZEKO

Olazti/Olazagutiako Alkateak 2021eko apirilaren 30eko ebazpenen bitartez Olazti/Olazagutiako Udalean aritzeko lehen mailako igeltsero ofizial bat  hasteko agindua eman du. Kontratua lan-araubidezko izanen da eta aldi baterako. Lan-poltsa osatuko da hautapen prozesua gainditzen duten izangaiekin, puntuazio ordenari zorrotz jarraituz.

Izena emateko eskabideak Olaztiko Udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira maiatzaren 14ko 14:00ak  baino lehen, eskabide ofizialean.

Informazio gehiagorako Altsasuko Lan Zerbitzuarekin harremanetan jarri 948 562 754 telefonoan edo udaletxeko telefonora deituz 948 56 24 46

Bandoa

Deialdiaren baseak

Alkatearen Ebazpena

Eskabide ofiziala