Interesdunak, baldintzen plegua eskura dezakete udaletxean, Nafarroako Gobernuko kontratazio-atarian edo ondorengo loturan: igerilekuetako tabernaren baldintzen plegua 2025 Proposamenak Olaztiko udaletxean aurkeztu behar dira, ekainaren 16ko 14:00ak baino lehen.

UDAL IGERILEKUETAKO SOROSLEAK KONTRATATZEA 2025rako
Erburua Olaztiko lehendakariak, 2025erako udal igerilekuetan aritzeko behar diren sorosleak kontratatzeko oinarriak onartu ditu. Hauek dira beteko diren lanpostuak: – 2 sorosle Baldintzak Nafarroako Gobernuak eskatutako sorospeneko titulazioa Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea. B2 euskararen ahozko ezagutza…

SANTA ANA 2025: KARTEL LEHIAKETA
Lehiaketa honen helburua da 2025eko Santa Ana festak iragarriko dituen kartela aukeratzea. Lehiaketara aurkezten diren lanetan jorratutako gaiek lotura zuzena izango dute Olatzagutiko festekin KARTEL LEHIAKETA-OINARRIAK
Deialdia, lan poltsa bat osatzeko, kontulari ekonomialariaren lanpostua aldi baterako betetzeko. Behin betiko onartuen zerrenda eta azterketaren data.
2025eko maiatzaren 8ko 90 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia. Olaztiko Udalak, 2025eko apirilaren 14ko alkatearen 159. Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen: –Lan poltsa bat osatzeko deialdia, kontulari ekonomialariaren lanpostua aldi baterako betetzeko. Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 23an…
Deialdia, Olaztiko Udalaren zerbitzupeko funtzionario-erregimenean, udal- eta herri-eraikinetako garbiketa-langile lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko.
Olaztiko Udalak, otsailaren 24ko 97/2025 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez (2025-03-13ko 50. NAOn argitaratua), Olaztiko Udalaren zerbitzupeko funtzionarioen erregimenean eraikin eta bulego publiko eta munizipalak garbitzeko langile plaza bat betetzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu zituen. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako hauek…
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Behin betiko onartuen zerrenda eta proben datak.
Olaztiko Udalak, martxoaren 28ko 125/2025 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez (2025/04/11ko 73. zenbakiko NAOn argitaratua), Olaztiko Udalaren zerbitzura dauden zerbitzu anitzetako bi langile lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu zituen. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Olaztiko Udaleko erregistro orokorrean…

INFORMAZIO PUBLIKOA-ONURA PUBLIKOKO MENDIAK OKUPATZEKO ESKAERA
Jendaurrean jarri da Cementos Portland Valderrivas SAk aurkeztutako proiektua, bai eta Ingurumen Sailak Olaztiko Udalari emandako entzunaldi-izapidea ere. Izapide hori Olaztiko udalerrian onura publikoko mendiak okupatzeko eskaeraren barruan egin zen, Eguibil harrobia eta Eguibil Handiko harrobia handitzeko eskaera egin baitzen,…

2025eko UDAN EUSKARAZ: IZENA EMATEKO APARTEKO ALDIA
Izen-ematea martxoaren amaiturik eta datuak aztertu ondoren, Alkateak izen-emate aldi berezi bat irekitzea erabaki du Aparteko aldia: martxoaren 31tik apirilaren 11ra. Informazio guztia: 2025 APARTEKO ALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA

OREKAN ASTE SANTUAN
Orekan kontziliazio programa apirilaren 22tik 25era, Aste Santuko oporrak. Ordutegia: 1. aukera: 9:00etatik 13:00etara 2.aukera: 11:00etatik 13:00etara 2. aukera martxan jarriko da, 1. aukeran plazak osatu ezean, txanda hori lehentasunezkoa baita. OREKAN ASTE SANTUAN

LANDA UNITATEAK NANe ETA/EDO PASAPORTEA OLAZTIN LORTZEKO
Unitate mugikor bat jarri da martxan, NANe eta/edo pasaportea egintza bakar batean emateko eta entregatzeko, bai eta NANe ziurtagiri elektronikoak berritzeko ere, olaztiarrek Olaztitik irten beharrik izan gabe. Dokumentazio Ibilgailu Integral (VIDOC) horri esker, edozein bizilagunek egin ahal izango ditu…