Olaztiko Udala / Ayuntamiento de Olazagutia



  • UDAZKEN-NEGUKO DENBORALDIKO KIROL IKASTAROAK: IZEN-EMATEA ZABALIK

    Olazti/Olazagutia eta Iruñea/Pamplona eta Gasteiz/Vitoria lotzen dituen bidaiarien garraio zerbitzuaren ordutegiak aldatu egin dituzte, normaltasun berrira itzuli ostean.
    Kontsultatu bi linien ordutegiak

    iruña-olazti

    gasteiz-olazti

     

  • UDAZKEN-NEGUKO DENBORALDIKO KIROL IKASTAROAK: IZEN-EMATEA ZABALIK

    Erburua udal kiroldegiak hainbat ikastaro eskaintzen ditu 2020ko urriaren hasieran hasiko den denboraldi berrirako.

    Hauexek dira eskaintzen diren ikastaroak:

    • indoor zikloa
    • yoga
    • pilates
    • gimnasia-tonifikazioa
    • kangoo

    Halaber, ikastaro berriak proposa daitezke kiroldegian eta hauek ematea baloratuko da.

    Informazio gehigarria eta izen-emateak Erburua kiroldegian eta 948 564 512 telefonoan egin daitezke.

    Izena emateko epea: irailaren 18ra arte.

    Anima zaitez!

  • KULTUR AGENDA

    Ikusi

     

  • IRAGARKIA, NAFARROAKO GOBERNUAK ESKOLAKO OBRAK EGITEKO DIRUZ LAGUNDU DU

    OLAZTI/OLAZAGUTIAKO DOMINGO BADOS IKASTETXE PUBLIKOAN OBRAK EGITEKO NAFARROAKO GOBERNUAK EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAREN PUBLIZITATEA

    Olazti/Olazagutiako Udalak diru-laguntza bat jaso du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamendutik, “Domingo Bados ikastetxeko jolastokiko harmailak egonkortzeko eta berreraikitzeko” obretarako.

    Deialdia Hezkuntza Baliabideen Zuzendari Nagusiaren abenduaren 5eko 225/2019 Ebazpenaren bidez arautzen da. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko udal eta kontzejuentzako diru-laguntzen deialdia onartzen da, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko eta Haur Hezkuntzako ikastetxeetan baita mistoendako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hobekuntza eta birmoldaketa-obren proiektuak gauzatzeko eta Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 180/2020 Ebazpenaren bidez eman da diru-laguntza.

    Iragarkia

     

  • 2020KO NEKAZAL IBILGAILUEN INSPEKZIO TEKNIKOA

    Aurten nekazal ibilgailuen inspekzio teknikoa irailaren 28an, astelehena eginen da, azteazkena, udal kamioi aparkalekuan.

    Quadak eta zikolomotorrak estazio finkoan egin beharko dute inspekzioa.

    Hona hemen eskualdeko egutegi osoa:

     

    DATA HERRIA
    Irailak 7 eta 8 IRURTZUN
    Irailak 9, asteazkena IHABAR
    Irailak 10-11-14 UHARTE ARAKIL
    Irailak 15, asteartea ARBIZU

    Irailak 16

    Irailak 17

    LIZARRAGA ERGOIENA

    UNANU

    Irailak  18 eta 21

    Irailak 22 eta 23

    ETXARRI ARANATZ

    ITURMENDI

    Irailak 24 eta 25, ALTSASU
    Irailak 28, astelehena OLAZTI/OLAZAGUTIA
    Irailak 29 ZIORDIA

  • SESTA EMATEKO EPEA ZABALIK-ESKAINTZA EKONOMIKOEN IREKIERA-OIHAN APROBETXAMENDUAK ESLEITZEKO ENKANTE PUBLIKOA

    Eskaintza ekonomikoak ireki ondoren sesta emateko epea ireki egin da. Epe hori abuztuaren 3an amaituko da, 9:00etan.

    Oharra sexteorako datuekin

    Tras la apertura de las ofertas económicas se abre el periodo de sexteo, el cual finalizará el próximo 3 de agosto, lunes, a las 9.00 horas.

    Eskaintza ekonomikoen irekiera heldu den astelehenean, hilak 27, goizeko 9:00etan izanen da, udal bulegoetan.

    Olaztiko Udalak, behar bezala baimendurik, enkante publikoa egingo du ondoko oihan-aprobetxamenduak esleitzeko: plegu orokorra

    1. Lotea: 41 ha., 3.841,7 m3 ( pago). Lizitazioaren hasierako prezioa: 49.941,82 € (Bezik gabe). Behin betiko fidantza: 458,80 €.

    2. Lotea: 17,6 ha., 1.764,6 m3 (pago). Lizitazioaren hasierako prezioa: 22.940,07 € (Bezik gabe). Behin betiko fidantza: 458,80 €.

    Baldintzen-orria: Olaztiko Udaletxean, web orrian, kontratatzeko Portalean eta PLENAn.

    Proposamenak aurkezteko tokia eta epea, Olaztiko Udaletxean, 2020ko uztailaren 6ko 14:00ak arte.

    Anuncio licitación

  • UZTAILAK 4: OLAZTIKO IGERILEKUEN IREKIERA

    Larunbat honetan irekiko dira Olaztiko udal igerilekuak, 11: 00etatik 20: 00etara, astelehenetik igandera, irailaren hasierara arte.

    Bonoak formalizatzeko inprimakiak Erburua udal kiroldegian edo igerilekuetako instalazioetan egongo dira eskuragarri.

  • BEHIN BEHINEKO EMAITZAK-KONTRATAZIOA, UDAL IGERILEKUETAKO LANGILEAK 2020

    Iragarkia behin betiko emaitzekin

    Iragarkia, Olazti/Olazagutiako Udalak 2 sorosle-garbitzailea eta 4 atezain-garbitzaile kontratatzeko egindako forgen behin behineko emaitzekin.

    Olazti/Olazagutiako Alkateak 2020rako udal igerilekuetan aritzeko behar diren langileak kontratatzeko oinarriak onartu ditu, eta bide batez ordezkapenetarako lan poltsa osatzeko.

    Hauek dira beteko diren lanpostuak:

    – 2 sorosle/garbitzaile,

    – 4 atezain/garbitzaile

     

    Kontratuak hiru hilabete ingururako sinatuko dira eta lan edo zerbitzu jakin baterako kontratu tenporalean jasoko dira, lanaldia egun osoko izanen delarik.

    Eginkizunak, ordutegia eta soldata deialdiaren oinarrietan ezarritakoa izanen da.

    Dagoeneko Nafarroako Lan Sarean hautagaien zerrenda osatzeko eskatu du, lan eskatzaileak izanda, hautagaiek lanpostu bakoitzerako eskatu diren baldintzak bete beharko dituztelarik.

    Altsasuko Lan Bulegoan izena emateko epea ekainaren 19an bukatuko da, ostirala, 14:00etan. Eskaera, baldintzetan ezarritako eredu ofizialean aurkeztu beharko dena, bizitza laborala eta aipatuko dituen merituen egiaztagiriak aurkeztu beharko dutelarik.

    Hautagaiek ezarri den euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute, edo bestela, egingo den proba gainditu.

    Proba teorikoak, test modukoa izango direnak, berriz, ekainaren 22an, astelehena, eguerdiko 13:00etan Olazti/Olazagutiako Kultur Etxean.

    Probak gainditzen dutenenekin lan poltsa bat osatuko da, balizko bajak eta hutsegiteak betetzeko.

    2020ko igerilekuetako langilegoa aukeratzeko deialdiaren oinarriak

    izena emateko eskaera ofiziala

     

     

     

     

     

  • UDAL MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

    escudo Gobierno de Navarra

     

    Olaztiko Udal Musika Eskolan izena emateko epea ireki da ekainaren 8tik 30era arte.

    Honakoa da eskaintza: Musika eta Mugimendua (5 urtetik aurrera) eta Hizkuntza Musikala.

    Hauek dira instrumentuak: Soinua, Trikitrixa, Bateria, Pianoa, Guitarra, Saxofoia eta tronboia.

    Matrikula  bete ondoren, emailez olazti@olazti.com helbidera bidali, edo Udaletxeko sarreran dagoen buzoian sartu.

    MATRIKULA-ORRIA (PDF)

     

  • BEHIN BETIKO EMAITZAK ETA KONTRATAZIO PROPOSAMENA -ZERBITZU ANITZETAKO HIRU PEOIEN KONTRATAZIOA ETA LAN POLTSA SORTU

    Alkatetzaren  ebazpena, hiru zerbitzu anitzetako peoi kontratatzeko prozedurari bukaera emanez.

    Akta, hiru zerbitzu anitzeko peoi aukeratzeko prozeduraren Epaimahaiaren akta behin betiko ematizekin eta kontratziorako proposamenarekin.

    Iragarkia, aurkeztutako erreklamazioa erantzuten.

    Iragarkia, behin behineko emaitza orokorrekin, merituak baloratu ondoren.

    Iragarkia proba praktikoaren emaitzak, ekainaren 8an egindakoa eta euskara probarako deialdia.

    Iragarkia, proba teorikoaren behin betiko emaitzen iragarpena, proba praktikorako deia (astelehena, ekainaren 8a, goizeko 9: 00etan, udal nabeetan) eta euskara proba (asteartea, ekainaren 9a, goizeko 10:00etan, udaletxean) .

    Iragarkia ekainaren 3an egindako probaren emaitzekin

    BANDOA: Datorren asteazkenean, ekainak 3, hiru peoi aukeratzeko prozesua berraktibatuko da. Lehenengo proba teorikoa 11: 00etan egingo da Udaletxean. Hautagaiek NANa aurkeztu beharko dute, derrigorrezkoa baita maskara erabiltzea, eta ezartzen diren higiene-neurriak errespetatuko dituzte.

    bandoa

     

    2020/03/4an emandako alkatetza ebazpenean agindu zuen Olaztiko Udalean hiru zerbitzu anitzetako peoi aukeratzeko prozedura hastea aginduz, aldi baterako kontratu laboral baten bidez, baita probak gaindituko duten hautagaiekin lan poltsa osatzea ere, suertatu daitezkeen balizko ordezkapenetarako.

    Lanaldia osoan ariko da, astelehenetik ostiralera, lan ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko delarik. Ordainsaria Nafarroako Administrazio Publikorako ezarritako E mailari dagokiona izango da gehi% 15eko osagarria, etaharen barruan egongo da aparteko pagen zati proportzionala.

    Betekizunak:

    • Adinez nagusia
    • B1 gidabaimena
    • Lehen mailako ikasketen ziurtagiriaren edo baliokidearen titulua izatea.
    • Lanpostuan aritzeko behar den gaitasun psikiko eta fisikoa.
    • Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ) lan-eskatzaile gisa inskribaturik
    • Funtzio publikoan aritzeko ezgaitua edo gabetua egon ez izana, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik berezia ere.
    • Olaztin erroldatuta egotea, hiru hilabete lehenenagotik gutxienez

    Nafarroako Enplegu Zerbitzuari (Altsasuko bulegoa) eskaera egin zaio, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta kontratazioan interesa duten langabeei plaza eskain diezaieten. Izena emateko instantzia ofiziala aurkeztu beharko da, adierazitako dokumentazioarekin batera. Eskaera kasu guztietan eredu ofizialean eginen da, martxoaren 13a baino lehen, ostirala, 14:00ak arte.

    Hautagaiek, eta behin deialdian onarturik, honako proba hauek gainditu beharko dituzte, puntuaziorik altuena lortzen duena kontratua izango delarik:

    Proba teoriko-praktikoa. Gehieneko balorazioa 70 puntu. Bi proba izango ditu 

    Proba teorikoa: gehienez 30 puntu. Hainbat erantzun-aukera dituen galdera-sorta bati erantzutea izango da, eta horietako bat bakarrik izango da zuzena, lanpostuaren berezko funtzioei buruzkoa. Puntuaziorik onena atera duten zortzi pertsonak dira proba praktikora pasatuko direnak.

    -Proba praktikoa: gehienez 40 puntu. Izaera baztertzailea. Egun berean egin beharreko proba bat edo bi izan daitezke. Proba gaindituta egongo da 20 puntu lortzen direnean. Lanpostuaren berezko eginkizunei buruzko proba praktiko bat edo batzuk egitea izango da.

    Lehiaketa-fasea: esperientzia (30 puntu, gehienez) eta euskararen ezagutza baloratzea (merezimenduei esleitutako puntuazioaren% 11rekin baloratzen da: 3,3 B1oral maila edo baliokide edo goragokoa, 2,2 A2 ahozko maila edo baliokidea1,1 ahozko maila edo baliokidea)

    Argibideetarako Olaztiko udaletxera deitu daiteke, 948 562 446 telefonora, bulego orduetan, 10:00etatik 14:00etara.

    Deialdiaren oinarri osoak

    Hautaketarako deialdian epaimahia osatuz ebazpena eman da