• KONTRATAZIOA, UDAL IGERILEKUETAKO LANGILEAK 2019-BEHIN BETIKO EMAITZAK

    Olazti/Olazagutiako Alkateak 2019rako udal igerilekuetan aritzeko behar diren langileak kontratatzeko oinarriak onartu ditu, eta bide batez ordezkapenetarako lan poltsa osatzeko. Era berean eskaintza honetan izena emateko hasiera batean ezarritako epea luzatu egin du 2019ko ekainaren 3a arte, astelehena.

    Hauek dira beteko diren lanpostuak:

    – 2 sorosle/garbitzaile,

    – 2 atezain/garbitzaile eta

    – lanaldi partzialean, asteburuetarako garbitzaile bat.

    Kontratuak hiru hilabete ingururako sinatuko dira eta lan edo zerbitzu jakin baterako kontratu tenporalean jasoko dira, lanaldia egun osoko izanen delarik (asteburuetarako garbitzailearena salbu).

    Eginkizunak, ordutegia eta soldata deialdiaren oinarrietan ezarritakoa izanen da.

    Dagoeneko Nafarroako Lan Sarean hautagaien zerrenda osatzeko eskatu du, lan eskatzaileak izanda, hautagaiek lanpostu bakoitzerako eskatu diren baldintzak bete beharko dituztelarik.

    Altsasuko Lan Bulegoan izena emateko epea ekainaren 3an bukatuko da, astelehena, 14:00etan. Eskaera, baldintzetan ezarritako eredu ofizialean aurkeztu beharko dena, bizitza laborala eta aipatuko dituen merituen egiaztagiriak aurkeztu beharko dutelarik.

    Hautagaiek lanpostu bakoitzerako ezarri den euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute, edo, bestela, ekainaren 4an, asteartea, egingo den proba gainditu. Proba hau Irurtzungo Udaletxean egingo da goizeko 11:00tan.

    Proba teorikoak, btest modukoa izango direnak, berriz, ekainaren 4an, asteartea, eguerdiko 14:30etan Olazti/Olazagutiako Kultur Etxean.

    Probak gainditzen dutenenekin lan poltsa bat osatuko da, balizko bajak eta hutsegiteak betetzeko.

    2019ko igerilekuetako langilegoa aukeratzeko deialdiaren oinarriak

    izena emateko eskaera ofiziala

    Behin behieneko emaitzak

    BEHIN BETIKO EMAITZAK

     

     

     

  • TXAKURREN ARRABIAREN AURKAKO TXERTOA 2019

    Urtero bezala, gogoratzen da derrigorrezkoa dela 4 hilabete baino gehiagoko txakurrak amorruaren aurka txertatzea eta mikrotxip bidez identifikatzea, eta halaber txakurrak birtxertatea bi urteko epea bete baino lehen.

    Aurten Olaztin, ekainaren 1ean burutuko da, arratsaldeko 13:15etan Insumisioaren plazan; euria eginez gero eskolako frontoian.

    Prezioak:

    • Identifikazioa gehi txertaketa: 45,00 Euro
    • Txertaketa: 25,00 Euro
    • Jabe aldaketa: 10,00 Euro
    • Identifikazioa: 35,00 Euro

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    • Jabearen NANa
    • Birtxertatze kasuan, txakurraren identifikazio txartela

    Txakur erasokorrak, lotuta eta mazalarekin joan behar dute.

    eskualdeko herrien ordutegien bandoa

  • AKATS ZUZENKETA, HIRIGINTZA JARDUKETA PLAN BEREZIA HASIERA BATEKO ONESPENAREN IRAGARKIAN

    Iragarkia, Hirigintza Jarduketa Plan Bereziaren hasiera bateko onespenaren iragarkian izandako akatsa zuzentzen, 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2019ko maiatzaren 3koan.

  • LAN POLTSA SORKETA, LARUNBATETAN ERBURUA KIROLDEGIAN ATEZAINTZAN ARITZEKO

    Erburua-Olazti SLko Administrazio Kontseilu-Buruak larunbatetan Erburua kiroldegian atezaintzan aritzeko hautagaien Lan Poltsa osatzeko deialdia abian jarri du.

    Izen-ematea Nafarroako Lan Sarek Altsasun duen Bulegoan gauzatuko da, epea 2019ko apirilaren 10ean, asteazkenarekin, itxiko delarik.

    Deialdiaren oinarriak

    bandoa

     

     

  • UDAN EUSKARAZ 2019

    NORI ZUZENDUA:
    * 2007.urtetik 2014.urtera, biak barne, jaiotako neska-mutilak.

    UDAN EUSKARAZ KANPAINAKO DATAK/ORDUTEGIA:
    * Ekainaren 24tik uztailaren 18ra arte. 10:00etatik 13:00etara

    IZEN-EMATEAK:
    * Apirilaren 1etik 12ra arte. 012 edo 948-012012 ren bidez.
    * Ordainketa: Lehentasunez 012 edo 948-012012 ren bidez edo udaleko kontuetan ingresatuz.
    * Ordainketa inskripzioaren garaian egin behar.
    Udaleko kontuetan ingresatuz gero, ordain agiria udaletxera eraman behar da inskripzio garaian.
    * Bajak: Matrikularen dirua soilik inskripzio-epearen barruan berreskuratu ahalko da, betiere Udalari edo 012ri jakinarazi ondoren.
    * Ez da onartuko epez kanpo egindako inskripziorik.
    * Ordainketatik salbuetsita egongo dira egoera ekonomiko larrian dauden familiak, baldin eta Udalari aldez aurretik ez ordaintzeko eskaera egiten badiote eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek horretarako propio egindako txostena aurkezten badute.
    * Prezioa: 35,00 € (pertsona bat), familia bereko 2 haur edo gehiago: 58,00 €.
    * Izena eman duten haur guztiak onartu ezin badira, egindako inskripzioetan lehentasuna ordena ezarritako irizpideen arabera eginen da.

    Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero deitu Udaletxera (948-562446) ala Ludotekara (699635187)

    Jarduera honek Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren diru-laguntza jasotzen du.

    escudo Gobierno de Navarra

  • LAN POLTSA SORRERA, 2019KO UDAN EUSKARAZ KANPAINAN BEGIRALEGOA KONTRATATZEKO-PROBEN BEHIN BETIKO EMAITZAK

    Olazti/Olazagutiako Udalak Udan Euskaraz kanpainan aritzeko behar duen begiralegoa aukeratzeko lan poltsa osatzeko espedientea abiatu du.

    Izen-ematea Nafarroako Lan Sarek Altsasun duen Bulegoan gauzatuko da, epea 2019ko apirilaren 10ean, asteazkenarekin, itxiko delarik.

    deialdiaren oinarriak

     II eranskina

    III eranskina

    onartu-ez onartuen behin behineko zerrenda

    Behin betiko onartuen zerrenda eta proben datak

    proba teorikoaren inguruko oharra

    Euskara probaren emaitzen akta

    proba praktiko eta merituen behin-behineko emaitzak

    Behin betiko emaitzak

  • BANDOA, ALTSASUKO GAZTEEN ALDEKO UDAL ADIERAZPENA

    bandoa heldu den iganden, hilak 24, Altsasun egingo den manifestazioaren aldekoa

  • 2019 URTEKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

    Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2019 urteko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2019ko martxoaren 12tik maiatzaren 5era bitartekoa izanen dela.

    Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo web atari honen egoitza elektronikoaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2019ko apirilaren 11n  kargatuko dira kontuetan.

    Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

  • DEIALDIA, ZERBITZU ANITZETAKO HIRU PEOI ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO

    Olazti/Olazagutiako Alkateak 2019ko martxoaren 8an emandako ebazpenaren bitartez Olazti/Olazagutiako Udalean aritzeko zerbitzu anitzeko hiru peoi kontratatzeko espedientea hasteko agindua eman du. Aldi baterako kontratu temporala izanen da, sei hilabetez eta hamar hilabete arte luzagarria.Lan-poltsa osatuko da hautapen prozesua gainditzen duten izangaiekin.

    Deialdiaren oinarriak

    hautagaien behin behineko zerrenda

    proba teorikoaren akta

    kontrataziorako proposamena

     

  • BANDOA, 2019KO MARTXOAREN 8RAKO GREBA FEMINISTARI BABESA EMATEN UDAL ADIERAZPENA

    BANDOA heldu den ostiralean, hilak 8, Mugimendu Feministak deitutako grebari babesa ematen