Udaleko kirol instalazioak kudeatzen dituen Erburua Olazti S.L. elkarteak astez lan egiteko bi atezain-garbitzaile kontratatu eta lan poltsa sortuko du.
Interesdunek honako hauek bete beharko dituzte:
– Hamasei urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako ezarritako adina ez gainditzea.
– Lehen mailako ikasketen ziurtagiriaren titulua edo baliokidea izatea.Ahozko B2 euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute edo, bestela egingo den proba gainditu.
– B2 euskararen ahozko ezagutza egiaztatzea edo, hala badagokio, egiten den proba gainditzea.
Eskabideak I. eranskinean agertzen den eredura egokitu beharko dira.
1. NANaren fotokopia
2. Oinarrietan eskatzen den titulazioaren fotokopia.
3. B2 mailako ahozko tituluaren fotokopia.
4. Merezimenduen justifikazioa eta II. eranskina
Eskaerak azaroaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dira Olaztiko Udaleko bulegoetan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.
Informazio gehiago:
Emaitzak plika bidez eta euskara probaren ordutegi berriak.
Euskara probaren emaitzak eta merituen balorazioa.