Olaztiko Udalak, irailaren 3ko 255/2024 zk.ko alkatetzaren ebazpenaren bidez, ludotekako monitore izateko lanpostua baterako betetzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ditu,
Lanaldia lanaldi partzialekoa izango da ( % 50) eta hileko banaketa aldatu egingo da ludoteka zerbitzuaren eta Udan Euskaraz-en beharren arabera
Hautaketa-prozesua bi faseren bidez egingo da: oposizio-fasea (ariketa teorikoa eta praktikoa) eta lehiaketaren fasea.
Baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, proben garapena eta gai-zerrenda deialdiaren oinarrietan daude.
Deialdi honetan parte hartzeko eskabidea telematikoki egin beharko da nahitaez, Olaztiko Udaleko erregistro elektronikoan: https://sedeelectronica.olazti.es
Informazio-oharra, eskabideak aurkezteko epeari buruzkoa. Epea irailaren 17an amaituko da, asteartea, 23:59etan.
Eskabideak aurkezteko epea irailaren 17an amaitu zen, instantziak aurkezterakoan izandako eztabaidak kontuan hartuta, eta gorabehera ugariak ikusita, beharrezkotzat jo da izena emateko beste epe bat irekitzea eta prozeduraren oinarri arautzaileetako 3.1 eta 3.2 klausulak aldatzea. Honela geratu dira:
3.1 “Deialdi honetan parte hartzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutako edozein bide erabil daiteke.”
3.2 “Eskabideak aurkezteko epea 5 egun baliodunekoa izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izango da “.
Beraz, epea irailaren 27an, ostirala, amaituko da, 23:59an.