Inskripzioa: Urriaren 14tik 25era arte. Udaletxean 9:00etatik 14:00etara, izena emateko fitxa osatuz.
Izen-emateak urte osoan zehar onartuko dira, baldin eta plaza libreak badaude.
Gutxieneko kopurua: 8 pertsona. Gehieneko kopurua: 18 pertsona
Ordutegia: astelehen, astearte eta ostegunetan 17:30-19:30, Kultur Etxean urriaren 28tik maiatzaren 29ra.
Hasiera: urriak 28
Prezioa eta ordaintzeko era: 105,00 €. Ordainketeen helbideratzea.
– 55,00€ ikastaroaren hasieran – 50,00 € abenduaren amaieran
Oharrak:
* Urtarrilean edo ondoko hilabeteetan matrikulatzen diren ikasleek urtarril horretatik aurrera ikastaroari dagokion tarifa ordaindu beharko dute. Ikastaroa hasi ondoren eta hurrengo urtarrila baino lehen matrikulatzen direnek ikastaro osoa ordaindu beharko dute.
* Tarifa seinalatutako epeetan ordaintzen ez dutenak ikastarotik kanpora aterako dira.
* Ikastaroaren hasieratik matrikulatu baina ikastaroan zehar alde egiten dutenek ikastaro osoa ordaindu beharko dute.
* Nolanahi ere, ikastaroa hasi ondoren, edozein arrazoi dela-eta hartara joaterik ez badute, ez zaizkie ordaindutako tarifak itzuliko..
* Tarifak ordaintzetik salbuetsirik egonen dira diruz urri dabiltzala frogatzen dutenak; aldez aurretik eskari espresua egin baharko diote Udalari, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako txostena baliatuta.