Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BALORAZIO TXOSTENA ONETSI DA

Urriaren 15eko 45/2018 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzandariak emana, Olazti/Olazagutiako balorazio txostena onetsi da, Batzorde Mistoak 2018ko urriaren 11n egindako batzordean onartutako proposamen loteslearekin bat eginez.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean ebazpena argitaratzeko agindua eman da eta balorazio txostena hitzez hitz jendaurrean ezartzeko tokia Olazti/Olazagutiako udal bulegoa izanen dela zehaztu da, hogei egun naturaleko epean. Halaber ohartarazten da ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal ddela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, hilabteko epean, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.  Iragarkia, Nafarroako Aldizkari Ofizialean