Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2019 URTERAKO AURREKONTUA HASIERA BATEZ ONARTU DA

2019ko maiatzaren 23an egindako Osoko Bilkuran Olaztiko Udalak 2019ko aurrekontua onartu zuen hasiera batez. Udalaren beraren aurrekontuaz gain, onartutako proiektuak Musika Eskola erakunde autonomoaren aurrekontua eta udal kirol instalazioen kudeaketaz arduratzen den Erburua Olazti S.L. sozietate publikoaren aurreikuspenak ere hartzen ditu.

Onartu den aurrekontu-proiektua 1.915.180 eurokoa da osotara diru-sarreren aldetik, aurreko urtean baino %4,98 gehiago, eta 1.908.880 eurokoa gastuen aldetik, %4,63 gehiago.

Herritarrek edo interesdunek espediente osoa aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko aukera izango dute, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, hamabost egun balioduneko epean.

Hurrengo dokumentuetan Udalaren aurrekontua osatzen duten hiru erakundeen diru-sarreren eta gastuen kontu-sailen zerrendak ikus daitezke:

Udaleko diru-sarreren aurrekontua

Udaleko gastuen aurrekontua

Inbertsioen eranskina

Musika Eskolako Patronatua:

Musika Eskolako diru-sarreren aurrekontua

Musika Eskolako gastuen aurrekontua

Erburua Olazti S.L.:

Erburua Olazti S.L. sozietatearen aurreikuspena